Agintaldiko azken udalbatzarra izango da ostegunean

Karkara 2019ko mai. 22a, 13:15

Osteguneko ezohiko udalbatzarra 19:30ean hasiko da.

Hurrengo gaiak aztertuko dituzte udalbatzarrean:

1.- Irakurri eta onartzea, egoki bada, Udalbatzarraren 2019ko apirilaren 30eko ohiko bilkurako aktaren zirriborroa.

2.-Behin betikoz onartzea, egoki bada, 2018ko udal-aurrekontuaren kontu orokorra.

3.- Onartzea, egoki bada, Udalaren aurrekontu propioari dagokion 3/2019 zenbakidun kreditua aldatzeko espedientea; espedientea kreditu transferentzien modalitatean egina dago.

4.- Onartzea, egoki bada, Udalaren aurrekontu propioari dagokion 4/2019 zenbakidun kreditua aldatzeko espedientea; espedientea kreditu gehigarrien modalitatean egina dago.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide