Bi garaipen lortu ditu OBBk Valentzian

Karkara 2019ko mai. 21a, 11:15

Asteburukoak ligako sailkatze faseko azken partidak izan dira.

Pasa den asteburuan, Orioko OBB taldeko neskak Valentziara joan ziren, sailkatze faseko azken partidak jokatzera. Partida horiek oso garrantzitsuak ziren OBBrentzat, sailkapen egoki bat lortu ahal izateko, eta oriotarrek ez zuten hutsik egin.

OBBk ondo hasi zuen jardunaldia. Hasieratik, ederki abiatu zuen partida OBBk, lehen bi sarreretan lau lasterketa eginda. Bosgarren sarreran berriz bederatzi puntu lortu zituzten oriotarrek, garaipena lortuz. 

Bigarren partida guztiz desberdina izan zen. Bi taldeak defentsa lan ederra egin zuten, eta ondorioz partida oso estua izan zen. "Bederatzigarren sarreran Orioko neskek lan bikaina egin zuten eta partida irabaztea lortu zuten, 1-4 emaitza lortuz", azaldu dute OBBko arduradunek.

 

Azpimarratu beharra dago talde guztiaren lana bateatzerako garaian non guztira 19 hit lortu zituzten. Honez gain bi jaurtitzaileak lan paregabea egin zuten, lehenengo partiduan Igone Etxeberriak eta bigarrengoan Amaia Larrazak. 

 

Bi partidu hauek irabazirik OBB taldeak zazpigarrengo postuan amaitu du lehengo fasea, non erdiko taldean kokatu diren. Honen ondorioz Oriotarrak aukera dute Erreginaren kopa jolasteko dagoen azken postua lortzek

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide