Atzo, igandea, Gipuzkoako Trainerila Txapelketa izan zen Hondarribian. Senior mutilen mailan Orio Arraunketa Elkarteak irabazi zuen bandera; Hondarribiako ontziak bigarren egin zuen, eta Zarauzkoak hirugarren.
Horren harira, Jon Salsamendi OAEko prestatzaileari elkarrizketa egin giote EITBko Tostartean irratsaioan. Salsamendiren arabera, oriotarrek oraindik ez dute erabaki Euskadiko txapelketara aurkeztuko diren edo ez.
Ondorengo estekan entzun daiteke Jon Salsamendiri egin dioten elkarrizketa osorik.