Datorren uztailean irristaketa ikastaroa eskainiko dute Orioko frontoian. Sei orduko ikastaroa (bi aste) edota 12 ordukoa (lau aste) egiteko aukera izango dute parte hartzaileek. Astean hiru aldiz izango dira saioak: astearteetan eta ostegunetan 18:00etatik 19:00etara, eta larunbatetan 11:00etatik 12:00etara.
Hala, sei ordukoa egin nahi dutenek uztaileko lehen hamabostaldian edo bigarren hamabostaldian eman dezakete izena, 55 euroan. 12 ordukoa egin nahi dutenek, aldiz, 100 euro ordaindu beharko dituzte. Bestalde, bi maila bereiziko dituzte; helduena eta haurrena. Hain zuzen, 2005 eta 2013 bitartean jaiotakoei zuzenduta dago haurren ikastaroa.
Izen-ematea ireki dute dagoeneko, ondorengo estekan.