Maiatzaren 18an, larunbatarekin Gipuzkoako Trainerilla Ligako 6.jardunaldia jokatuko da Hondarribian, Ligako azkena. Orioko 4 trainerillak parte hartuko dute bertan, hiru emakumezkoak eta bat gizonezkoa.
Maiatzaren 19an, igandean, berriz, Gipuzkoako Trainerilla Txapelketari hasiera emango diote Hondarribian jokatuko duten lehen jardunaldian. Orioko bi trainerilla aurkeztuko dira, emakumezko absolutuak eta gizonezko seniorrak. Ondoren, txapelketako estropadak bukatzen direnean, bi lehien sari banaketa izango da. Trainerilla Ligako bandera eta dominak jasoko dituzte sei jardunaldiren ondoren sailkapen orokorrean puntu gehien lortzen dituztenek, eta Txapelketako bandera eta dominak, igandeko estropada irabazten dutenek.