Ekainaren 16an hasiko da KAE Liga

Karkara 2019ko mai. 15a, 17:00

OAEko senior gizonezkoen B ontziak parte hartuko du arrauneko KAE Ligan. Lutxanan emango diote hasiera denboraldiari, ekainaren 16an.

Ekainaren 16an, igandea, hasiko da KAE Ligako aurtengo denboraldia. Bertzan izango da Orio Arraunketa Elkarteko senior gizonezkoen B ontzia; hain zuzen, txapelketako bigarren taldean. 11 taldek osatuko dute talde hori: Orio B, Bermeo, Elantxobe, Castro-Canteras de Santullan, AN Castro, Portu-Deusto, Getxo, Hondarribia, Mutriku, Portugalete eta San Juan B.

Lutxanan (Bizkaia) jokatuko dute lehenengo estropada, eta guztira 13 estropada izango dira denboraldi osoan. Hona hemen KAE Ligako aurtengo egutegia:

  • Ekainak 16. Lutxana
  • Ekainak 23. Elantxobe
  • Ekainak 29. Castro
  • Uztailak 6. Mutriku
  • Uztailak 13. Portugalete
  • Uztailak 14. Portugalete
  • Uztailak 21. Orio
  • Uztailak 28. Getxo
  • Abuztuak 4. San Juan
  • Abuztuak 10. Hondarribia
  • Abuztuak 15. Castro, ARC Challenge
  • Abuztuak 17. Bermeo
  • Abuztuak 24. Colindres

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide