Bat-batean eta errebotez

Irati Saizar Artola-Gipuzkoako Hitza 2019ko mai. 13a, 16:00

Bertsoa eta pilota. Euskal kulturaren bi adar horiek batu, eta, Pazko astearen bueltan, Gipuzkoako sei gazte Ipar Amerikan ibili dira, bertso-pilota saioak egiten. Ibon Aranalde pilotari oriotarra da horietako bat. Hona hemen Irati Saizar Artolak Gipuzkoako Hitza-n egin duen artikulua.

Bertsoa eta pilota. Euskal kulturaren bi adar horiek batu, eta, Pazko astearen bueltan, Gipuzkoako sei gazte Ipar Amerikan ibili dira, bertso-pilota saioak egiten. Duela bi urte egin zuten lehen bidaia, Argentinara, eta, aurten, berriro hartu dute itsasoz beste alderako hegazkina. Kalifornian barrena ibili dira aurten. Aurreko espedizio hartatik, Oihana Iguaran bertsolariak eta Iñaki Lizaso pilotariak errepikatu dute esperientzia —Villabona-Amasakoak dira biak—. Horiez gain, Unai Mendizabal bertsolari zizurkildarrak, Jon Urbieta eta Xabier Urbieta pilotari asteasuarrek eta Ibon Aranalde pilotari oriotarrak izan dute aukera bidaiaz gozatzeko. “Esperientzia bikaina bizi izan dugu, eta oso harrera polita egin digute”, aitortu du Lizasok. “Guk hara generaman proposamena zabal zedin nahi genuen, eta uste dut lortu dugula; emaitzak izan ditu”.

Euskal Herritik hainbat euskal etxerekin harremanetan jarri ostean, haietako hiruk proiektua beso zabalik hartu zuten: San Frantzisko hegoaldeko Basque Cultural Centerrek, Bakersfield hiriko Kern County Basque Clubak eta Chino hiriko Chino Basque Clubek.

Irakurri artikulua osorik Gipuzkoako Hitza-n

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide