Jon Carazo bosgarren izan da Munduko Kopako jardunaldian

Karkara 2019ko mai. 13a, 11:45

Larunbatean, finalerako txartela lortzeko bigarren aukera izan zuen Espainiako selekzioko taldeak.

Jon Carazok gizonezkoen lemazainik gabeko laukoan parte hartu du, Espainiako Arraun Federazioaren izenean.

Asteburuan aulki mugikorreko munduko kopako 1. jardunaldia jokatu da Bulgariako Plovdiv hirian, eta bertan parte hartu du Orio Arraunketa Elkarteko Jon Carazo arraunlariak, Espainiako Selekzioarekin. 

Gizonezkoen lemazainik gabeko laukoan parte hartu du, Espainiako Arraun Federazioaren izenean. Ostiralean kanporaketa izan zen, larunbatean finalerako txartela lortzeko bigarren aukera izan zuten, eta igandean final handia jokatu zen.
Azkenean, Carazoren taldea bosgarren postuan sailkatu zen Munduko Kopako jardunaldian.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide