Bihar izango da ikusgai Orioko alkategaien mahai-ingurua

Karkara 2019ko mai. 9a, 11:45

Orioko lau alkategaiek atzo egin zuten mahai-ingurua, kultur etxean. EAJ-PNVko Lourdes Salsamendik, EH Bilduko Anuska Esnalek, Orain plataformako Jose Angel Iparragirrek eta PSE-EEko Ana Priedek. Xabier Etxeberria izan zen moderatzailea.

Bi ordutik gora iraun zuen mahai-inguruak, eta goraino bete zen kultur etxeko areto nagusia. Bihar, ostirala, argitaratuko da saio osoa KARKARAren webgunean.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide