Bi bandera lortu dituzte Getarian Orio Babyautoko trainerillek

Karkara 2019ko mai. 6a, 10:17

Orio AE-ko harrobia Libournen izan da asteburuan.

gandean  Gipuzkoako Trainerilla Ligako 3.jardunaldia jokatu zen Getarian. Antxoa Eguneko Banderak zeuden jokoan eta Orio Babyautoko bi traineruek eskuratu zuten.

Gizonezkoen trainerillan Ibon Arrutik, Bersaitz Azkuek, Leandro Salvagnok, Jon Etxanizek, Martxel Aldaik, Imanol Garmendiak eta Gorka Aranberrik jokatu zuten estropada. Emakumezkoen trainerillan, berriz, Oihane Iraolak, Vicky Pileirok, Leire Alcalak, Leire Arriolak, Olatz Ortegak, Garazi Olidenek eta Nadeth Agirrek. 

 

Orio AE Harrobia Libourneko Nazioarteko Estropadetan
 
Elkarteko harrobia, berriz Libournen izan da asteburuan. Larunbatean CNL Club Nautique Libourne-k antolatuta Nazioarteko estropadak jokatu zituzten Arraunketa Olinpikoa eta Aulki Mugikorrean.
 

Oriotik 100 pertsona bertaratu ziren, arraunlari, arduradun eta gurasoak. 21 ontzi aurkeztu zituen elkarteak eta era guztietako emaitzak lortu zituzten. Tartean, garaipen batekin itzuli ziren etxera, Kimuak-alebin mailako Edith Goenaga eta Naroa Manterolak Skull Bikoitzan irabazi zuten estropada.

 
 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide