Ospakizunetan murgildu dira Txurrumuskiko kideak eta kide ohiak

Karkara 2019ko mai. 4a, 18:00

Txurrumuski aisialdi elkarteak 20 urte beteko ditu aurten, eta taldeko kideak zein kide ohiak ospakizunetan murgildu dira gaur, larunbata.

11:30ean eman diete hasiera gaurko jarduerei; haur eta gazteentzako txokoak eta jolasak izan dira Orioko plazan, 13:00ak arte. Jarraian, taldearen parte izan diren begirale guztiak elkartu dira, eta Errota jatetxean bazkaldu dute. Bazkalostean poteoa egingo dute Orioko kaleetan barrena, trikitilariekin.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide