Arrantzale egunean parte hartzeko bilera antolatu dute

Karkara 2019ko mai. 2a, 09:25

Ekainaren 30ean ospatuko da aurten arrantzale eguna.

San Pedro jaietan, arrantzale eguna ospatuko da herrian. Antolatzaileek, maiatzaren 7an, asteartean, arratsaldeko 19:00tan bilerara deitu dute Kultur Etxean, ospakizun honetan parte hartu nahi duten herritarrei aukerak aurkezteko. "Gure sustraietatik abiatu eta urteetan herriari izaera eman dion ezaugarria baliatu nahi izan dugu elkarrekin egun zoragarri batez gozatzeko".

 

Antolatzaileek herritarrak parte hartzera gonbidatu nahi dituzte.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide