Webgune berria martxan jarriko du Orioko Udalak

Karkara 2019ko mar. 21a, 10:30

Gaur goizean zehar ez da erabilgarri izango Orioko Udalaren webgunea, webgune zaharretik berrirako trantsizioa egiten ari baitira.

Gaur goizean Orioko Udalaren webgunera sartu direnek "Webgune berriarekin gatoz" mezua irakurri dute beren pantailetan. Izan ere, webgune berria izango du Orioko Udalak aurrerantzean, eta webgune zaharretik berrirako trantsizioa egiten ari dira gaur goizean.

Orioko Udaletik jakinarazi dute, webgune berria erabiltzeko errazagoa izango dela herritarrentzat. Hasiera batean, gaur arratsalderako martxan jartzea aurreikusi dute. "Hurrengo astetan, webgunea martxan dela doitzen joango gara, eta webguneak izan ditzaken hutsuneak konpontzen", adierazi dute udaletik. 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide