Entzungai da Arraio Irratian Iribar, Garcia eta Orellari egindako elkarrizketa

Karkara 2019ko mar. 21a, 11:30

Joseba Orella, Ane Garcia eta Amagoia Iribar Ugandako lagun batekin. (Arraio Irratia)

Elkartasun bidaiaren xehetasunak izan dituzte hizpide Amagoia Iribarrek, Anek Garciak eta Joseba Orellak Arraio Irratian.

Aurreko urtean Ugandan izan ziren Amagoia Iribar, Ane Garcia eta Joseba Orella, Mukwano Lagun elkartearekin, eta bertako emakume alargunen elkarte batek abian duen proiektua gertutik ezagutu zuten. Proiektuaren nondik norakoak, bakoitzak zein esparrutan parte hartu zuen, eta herrialdearen xehetasun eta bitxikeriak  errepasatu zituzten atzo gauean oriotarrek Arraio Irratian.

Entzun elkarrizketa Arraio Irratian

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide