Gaur Arraio Irratian izango dira Iribar, Garcia eta Orella

Karkara 2019ko mar. 20a, 12:00

Amagoia Iribar, Ane Garcia eta Joseba Orella Ugandan.

Ugandan bizitako esperientzia izango dute hizpide oriotarrek 21:30etik aurrera, Arraio Irratian.

Gaur Amagoia Iribar, Ane Garcia eta Joseba Orella Arraio Irratian izango dira. Aurreko urtean Uganda bisitatu zuten oriotarrek, Mukwano lagun elkartearen eskutik, eta besteak beste bertako emakume alargunek abiatu duten elkarte txiki batean parte hartu zuten. Proiektuaren nondik norakoak errepasatuko dituzte Iribarrek, Garciak eta Orellak 21:30tatik aurrera, Arraio Irratian.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide