Jon Azkueren Bidasoa-Irun taldeak Cuencaren aurka jokatuko du Errege Kopako final-laurdenetan

Karkara 2019ko mar. 19a, 17:20

Argazkia: Mundo Deportivo

Printzipioz, Irungo eskubaloi taldeari arerio errazenak tokatu zaizkio atzo egindako Errege Kopako finaletarako zozketan.

Jon Azkuek jokatzen duen Bidasoa-Irun taldea Cuencaren aurka arituko da eskubaloiko Errege Kopako final-laurdenetan. Atzo izandako zozketan, Irungo klubean diharduten Azkue oriotarrari eta bere taldekideei izan zezaketen eszenatoki onena tokatu zitzaien. Izan ere, Alakanten apirilaren 5 eta 7 bitartean jokatuko den finalera arte ez dute Bartzelonarekin topo egingo -hasiera batean Kopa eskuratzeko faborito dira kataluniarrak-.

Cuencari gailendu eta final-erdietara iritsiz gero, talde irundarrak Granollers edo Ademar izango ditu arerio. Jon Azkueren Bidasoa-Irunek Asobal Ligan izandako emaitzak eta azken partidetan eskaini duen maila kontutan hartuta, aukera handiak ditu Errege Kopako finalera iritsi eta Bartzelonarekin kopa eskuratzeko lehian aritzeko.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide