Nadeth Agirre: "Lehen titulu garrantzitsua zen hau eta irabazita pozik gaude"

Karkara 2019ko mar. 18a, 10:54

Orio Arraunketa Elkarteko emakumezkoen traineruko patroi Nadeth Agirrek Euskadi Irratiko 'Hiru Erregeen Mahaia' irratsaioan hitz egin du.

Igandean Orio Arraunketa Elkarteko emakumezkoen traineruak Distantzia luzeko Euskadiko txapelketa irabazi zuen Legution. Bigarren, Arraun Lagunak sailkatu zen ia 27 segundora, eta hirugarrena izan zen Hondarribia, 36 segundo pasatxora.

Orio Arraunketa Elkarteko emakumezkoen traineruko patroi Nadeth Agirrek Euskadi Irratiko 'Hiru Erregeen Mahaia' irratsaioan hitz egin du. Entzun Nadeth Agirrek Hiru Erregeen Mahaian esandakoak

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide