Asteburuko arraun jarduerak

Karkara 2019ko mar. 15a, 09:42

Estropada ugari jokatuko dituzte asteburu honetan Orio Arraunketa Elkarteko ontziek.

Orioko Arraunketa Elkarteko ontziek asteburua jardueraz betea dute. Larunbatean, goizeko 10:00etan, Gipuzkoako Aulki Mugikorreko XVIII.Ligako seigarren jardunaldia jokatuko dute etxean, elkarteko 25 ontzi aurkeztuko dira bertara. 11:30ean, Gizonen Trainerua eta Zortzikoa, Astilleron izango dira, XXVII. Gran Premio San José estropadan lehiatzen.

Igandean, 10:30ean, Donibane-Ziburun izango dira Orioko 10 batel, Gipuzkoako Batel Ligaren zortzigarren jardunaldian. Azkenik, 11:00etan, Legution Distantzia Luzeko Euskadiko IV. Traineru Txapelketa jokatuko dute, gizonezkoen eta emakumezkoen traineru banak.  Match 8+ Interautonomikoa ere jokatuko da, berta izango da Orioko Zortzikoa EUskadiren izenean parte hartzen.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide