Udalbatzarrak ezohiko bilkura egingo du ostegunean, martxoaren 7an

Karkara 2019ko mar. 4a, 11:00

Bilkura udalbatzarraren aretoan izango da,19:30ean hasita.

Hurrengo gaiak aztertuko dituzte udalbatzarrean:

1.- Otsailaren 19ko 86/2019 alkate-dekretuaren berri ematea. Dekretu horren bidez 1/2019 zenbakidun kreditua aldatzeko espedientea onartzen da, kreditua txertatzeko modalitatean.

2.- Onartzea, egoki bada, 2/2019 zenbakidun kreditua aldatzeko espedientea, kreditu gehigarrien modalitatean.

3.- Onartzea, egoki bada, 1/2019 zenbakidun  konpromiso-kredituen espedientea.

4.- Onartzea, egoki bada, 2001-2009ko erresulten ordainagiriak deuseztatzea.

5.- Onartzea, egoki bada, Arraunetxeko areto nagusia erabiltzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskalaren aldaketa.

6.- Onartzea, egoki bada, Orioko Udalaren eta Orioko Arraunketa Elkartearen arteko lankidetza-hitzarmena 2019 eta 2020 urteetarako.

7.- Onartzea, egoki bada, udal-langileen ordainsariaren igoera 2019rako eta, baita ere, kargua dedikazio osoarekin edo partzialarekin egiten duten udal korporaziokideen igoera.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide