Done Jakue interpretazio zentrora doako bisitak egingo dira martxoan

Karkara 2019ko mar. 1a, 09:30

Euskal Kostaldeko Museoen Sareak, 'Kostaldeko Museoen Hilabetea' ekintza-programa antolatu du hil honetarako.

Martxoan zehar, Euskal Kostaldeko Museoen Sareak, Kostaldeko Museoen Hilabetea ekintza-programa antolatu du. Egitarauaren baitan, sareko zentroek orotako jendearentzat 100 ekintza, abantaila eta deskontu baino gehiago eskainiko dituzte: familientzako tailerrak, haurrentzako jolasak, bisitaldi gidatu bereziak, doako sarrerak, eta abar.

Programazioaren baitan, Orioko Done Jakue Bidearen Interpretazio Zentroa sare horren barruan dagoenez, martxoaren 3an, 10ean, 17an, 24an eta 31an, ate irekiak izango dira goizeko 10:00etatik eguerdiko 14:00etara bitartean, dohainik eta aurre erreserba egin beharrik gabe. 

Egin klik hemen hilabete osoko ekintza-programa ikusteko.

Instagram lehiaketa

Euskal Kostaldeko Museoen Sarearen Euskal Kostaldeko Museoen Hilabetearen VII.edizioa-ren testuinguruan, Instagram lehiaketa antolatu du sareak. 

Lehiaketako gaia “Euskal Kostaldeko Museoak eta berauen hilabeteko jardueren eskaintza” izango da; sareko erabiltzaileek museoetako txoko gustukoenei buruzko irudiak partekatu beharko dituzte, eta #euskalkostamuseoaklehiaketa traola gehitu beharko dute argazkien oinean. Era berean, @nekatur_euskadi profilaren jarraitzaile izan beharko dute.

Euskal Kostaldeko Museoen Sareko kidez osatutako epaimahaiak argazki irabazle bat aukeratuko du. Besteak beste, kalitatea, sormena, originaltasuna, betearazpen artistikoa eta proposatutako gaiari nola eutsi zaion baloratuko dute. Epaimahaiaren epaia SAREAren sare sozialen bidez iragarriko da 2019ko apirilaren 12an. Lehiaketak ez du irabazlerik izango, epaimahaiak hala erabakiz gero.

Argazki garailearentzako saria Nekatur, Euskadiko Nekazalturimo eta Landa-etxeen elkartearen “Bono orlegi” bat izango da. Bonua bi pertsonentzako bi gaueko egonaldi bat izango da logela eta gosariarekin.

Informazio gehiago Euskal Kostaldeko Museoen Sarearen webgunean.

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide