Kultura eta kirol jardueretarako dirulaguntzak eskatzeko epea zabaldu du Orioko Udalak

Karkara 2019ko ots. 28a, 13:07

Orioko plaza.

Epea zabalik dago dagoeneko eta martxoaren 29a izango eskariak aurkezteko azken eguna.

Udalak zabaldu du epea, herriko kultur elkarteek eta kirol elkarteek urteko dirulaguntzak eskatzeko. Epea zabalik dago dagoeneko eta martxoaren 29a izango eskariak aurkezteko azken eguna.

Eskariak udaletxeko erregistroan aurkeztu behar dira.

Kirol jardueretarako dirulaguntzak
Aurtengo dirulaguntzen deialdia eta bete behar diren dokumentuen ereduak webgune honetan bertan daude, interesatuek kontsultatzeko eta deskargatzeko: http://orio.eus/eu/iragarki-taulaa/diru-laguntzak/item/114-kirol-taldeei-diru-laguntzak

Edozein zalantza izanez gero, kirol eta gazteriako teknikariarekin harremanetan jarri daitezke herritarrak, 679 417 764 telefono zenbakira deituta.

Kultura jardueretarako dirulaguntzak
Aurtengo dirulaguntzen deialdia eta bete behar diren dokumentuen ereduak webgune honetan bertan daude, interesatuek kontsultatzeko eta deskargatzeko: http://www.orio.eus/eu/iragarki-taulaa/diru-laguntzak/item/135-kultur-taldeei-diru-laguntzak

Edozein zalantza izanez gero, Orioko Udaleko kultura teknikariarekin harremanetan jarri daitezke herritarrak: kultura@orio.eus helbidera idatzita edo 679 417 763 telefono zenbakira deituta.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide