Irudietan: Arraunlari oriotarrek hiru domina eskuratu dituzte Euskadiko selekzioarekin

Karkara 2019ko ots. 11a, 12:24

Autonomien arteko Espainiako Txapelketa jokatu da asteburuan Galizian.

 

Asteburuan utonomien arteko Espainiako txapelketa jokatu da Galiziako Castrelo Do Miño herrian. Orio Arraunketa Elkarteko hainbat arraunlarik parte hartu dute txapelketan Euskadiko selekzioarekin, eta hiru domina eskuratu dituzte.

Alde batetik, Aimar Albizu, Mikel Lizarralde eta Ugaitz Astigarragak jubenil mailako gizonezkoen zortzikoan parte hartu zuten, eta bigarren sailkatu ziren txapelketan, zilarrezko domina lortuz. Bestetik, Ugaitz Astigarraga absolutu mailako emakumezkoen zortzikoko lemazaina izan zen, eta horiekin ere zilarrezko domina eskuratu zuten.

Horrez gain, Jon Carazok eta Oihan Gozategik brontzezko domina lortu zuten, gizonezkoen absolutu mailako lemazainik gabeko laukoan.

(Argazkiak Espainiako Arraun Federazioarenak dira)

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide