Herritarrak, hondartza garbitzen

Karkara 2019ko ots. 10a, 10:00

Atzo, larunbatez, Antilla hondartzako zaborra bildu zuen herritar kuadrila batek. Argazkitan ikusten den pila bildu dute, eta aurrerago berriz egiteko ere prest agertu dira.

Azkenaldiko uholdeak direla eta, zakar asko pilatu da nola bapore artean hala hondartzan. Zerrikeria ikusita, herritar talde bat hondartza garbitzen ari da larunbat goizean.

Argazkian ikusten den pila bildu dute, eta aurrerago berriz egiteko ere prest agertu dira, bestetan OST surf taldeak eta Herrio natur taldeak elkarlanean egiten duten bezala.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide