Martxoaren 8ko greba feminista antolatzeko bilera irekia deitu dute ostegunerako

Karkara 2019ko ots. 5a, 14:00

Ostegunean Orioko Salatxo aretoan izango da bilera, 20:00etan hasita.

Euskal Herriko Mugimendu Feministak deituta, martxoaren 8rako greba feminista antolatu dute, eta Orioko emakumeek ere bat egingo dute lanuztearekin. Orioko Xaltxerak talde feminista lanean hasi da greba eguna antolatzeko, eta bigarren bilera irekia egingo dute ostegunean, hilaren 7an. 20:00etan izango da bilera, Orioko Kultur Etxeko aretoan, eta herritarrak bertan parte hartzera gonbidatu dituzte.

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide