Orioko Arraun Elkarteak Orioko zaletuekin bilera egin nahi du ostegunean, 19:00etan Arraunetxeko areto nagusian (goiko solairuan). Gizonezkoen eta emakumezkoen traineruetako entrenatzaile Jon Salsamendik eta Xanti Zabaletak deitu dute bilera, eta herriko arraun zaleak bertan parte hartzera gonbidatu dituzte.