"Nire lehen estropadaren ondoren, traineruan berriro ez sartzea pentsatu nuen"

Karkara 2019ko urt. 22a, 11:59

Jose Luis Korta (berria.eus)

Aitor Manterola kazetariak Jose Luis Korta elkarrizketatu du 'Berria' egunkarirako.

Familia, arrauna eta ehiza. Horra Jose Luis Kortaren bizitzako hiru zutabe handienak. Iaz arte, arrauna, familia eta ehiza zen hurrenkera, urte luzez egon baita arraun munduan sartuta, 1968an Orion hasi zenetik. Orain ez, orain arrauna hirugarren jarria dauka, familia eta ehizaren atzetik: erdi utzita dauka, ezin erabat utzi eta. 

Elantxoben laguntzen ari omen zara.
Deitu zidaten laguntzeko, eta hor nabil, baina konpromiso handirik hartu gabe.

Arriskua udan lotuta ibiltzeko berriz ere, ala ez?
Aurrena, konpromisoak dauzkat, etxean batez ere. Oporrak ere hartzeko ditut, lehen egin gabea bainaiz. Ikusiko dut zer egingo dudan udan.

Arraunak zer egitea galarazi dizu?
Presaka ibili izan naiz azkenaldian entrenamenduetara iristeko eta. Ehizatik azkar bueltatu behar izan dut, adibidez. Nahiz eta iaz Kaikun baimen berezia eman zidaten ehizan lasai ibiltzeko. Gero, Aste Santuan oporrik ez dut inoiz eduki, entrenatu egin behar genuelako. Garai ona izaten zen probak egitera joateko Legutioko urtegira. Baina orain arraunlariek oporrak nahi garai horretan, eta aldatu egin da gauza.

Konpromiso gutxiago al du oraingo arraunlariak?
Kobratu egiten dute orain, eta ez da lehengo obligaziorik. Garai batean, goiz eta arratsalde ere entrenatzen ginen asteburuetan. Gaur egun, ezinezkoa da hori. Jendea kobratzen hasi denetik, asko aldatu da arrauna. Arraunlariei iruditzen zaie betebehar gutxiago dituztela dirua kobratzen dutelako.

Zailagoa da entrenatzaileentzat taldearen aurrean agintea edukitzea orain?
Bai, zaila dago. Arraunlari asko daude, baina gazte gutxi ateratzen dira. Betikoak dabiltza batetik bestera.

Jarraitu irakurtzen Berria.eus atarian.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide