R. Alkain: "Dauden araudiak bateratzeko aldatu dugu gurea"

Aitor Manterola / BERRIA 2018ko abe. 20a, 15:00

Argazkia: Aritz Loiola / Foku

Euskadiko Arraun Federazioaren batzarrak estropadetako araudia moldatzea onartu zuen herenegun, eta orain malguagoa da, adibidez, aurten Kontxan gertatua epaitzeko.

Apiriletik da Euskadiko Arraun Federazioko presidente Ramon Alkain (Aia, Gipuzkoa, 1965), eta bere nahietako bat gauzatu ahal izan du: estropadetako araudi zaharkitua berritzea.

Estropadetako araudia aldatzea onartu zuen herenegun batzarrak. Azaldu dezakezu zer den?

Iaz egin genuen aurreneko saiakera, baina batzarrak atzera bota zuen. Urte osoa eman du batzorde batek lanean, eta, azkenean, herenegun onartu zen.

Zein izango dira araudiaren aldaketaren ondorio praktikoak?

Aldaketen ondorioz, TKEren eta KAEren araudietan ondo dauden gauzak jasotzen ditu orain gureak, baita Espainiako federazioko araudian egokiak diren beste batzuk ere.

Zergatik bultzatu duzue araudi aldaketa hori?

Polemika ia guztiak traineruetan gertatzen dira. Azken urteetan, liga pribatuen sorreraren ondorioz, hango araudiekin lehiatzen dira taldeak liga horietan, baina beste batekin txapelketetan eta Kontxako Banderan, Euskadiko federazioarenarekin. Hor sortzen ziren iskanbilak, eta zergatik ez bateratu araudiak gai batzuetan? Azken batean, futboleko adibide batekin azalduta, penaltia penalti da Euskal Herrian eta Txinako mutur batean. Araudiak bateratzea izan da helburua.

Adibide zehatz batekin azalduta, aurtengo Kontxako Banderakoa gaur gertatuko balitz, Urdaibairi ezarriko zitzaion zigorra ez zen hain gogorra izango, araudian orain ligetako ñabardurak sartu direlako egoera horietarako.

Iazko batzarrean onartu izan balitz orain onartu dugun araudi aldaketa, egoera bestelakoa izango zen. TKEko araudiari segituz, «estorbada» izango zen Kontxakoa, eta hiru segundoko zigorra jasoko zuen Urdaibaik. Baina Euskadiko federazioko araudian [Kontxako Banderan erabiltzen dena] ez zegoen hori jasota herenegun arte. IRAKURTZEN JARRAITZEKO, EGIN KLIK HEMEN.


Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide