✗
Orioko zubia lehertu zuten Espainiako Gerra Zibila (1936-1939) hastean. Karmele Esnal oriotarrak Ahotsak atarian kontatu zuen nola bizi izan zuen eztanda eta nola egin behar izan zuen ihes Aginagara, oinez. Hona hemen bere testigantza.