Bertso jaialdia ospatuko dute bihar Orion

Karkara 2018ko abe. 5a, 16:18

Punta-puntako bost bertsolarik abestuko dute Karela kiroldegian, 22:30etik aurrera. Sarrera doakoa izango da.

Errikotxia bertso eskolaren, Orioko Udalaren eta Lanku kultur zerbitzuen eskutik, punta-puntako bertso jaialdia ospatuko dute bihar, abenduak 6, osteguna. Orioko Karela kiroldegian izango da, 22:30etik aurrera.

Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze, Amets Arzallus eta Arrate Illaro arituko dira bertsotan, eta Unai Manterolak hartuko ditu gai-jartzaile lanak. Sarrera doakoa izango da.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide