Gipuzkoako aulki mugikorreko XVIII. Ligako hirugarren jardunaldia, abenduaren 22an

Karkara 2018ko abe. 5a, 12:00

Abenduaren 2an Gipuzkoako aulki mugikorreko XVIII. Ligako estropadak izan ziren. (Joxemari Olasagasti)

Igandean izan ziren distantzia luzeko arraunketa olinpikoko lehenengo bi jardunaldiak, Orioko Arraunketa Elkartearen eskutik.

Gipuzkoako Aulki Mugikorreko XVIII. Distantzia Luzeko Ligako bi jardunaldi izan dira Orion jada, Oria ibaian. Orioko Arraunketa Elkartearen eskutik, infantil, kadete eta beteranoak aritu ziren lehenengo jardunaldian, 4.000 metroko ibilbidea osatuz. Bigarren jardunaldian, jubenil eta absolutuek hartu zuten parte, 6.000 metroko ibilbide batekin. Bi saioak abenduaren 2an, igandea, jokatu zituzten, eta jaitsierak izan ziren.

Abenduaren 22an ere, larunbata, distantzia luzeko arraunketa olinpikoko estropadak jokatuko dituzte Orion. Gipuzkoako Aulki Mugikorreko XVIII. Distantzia Luzeko Ligako hirugarren jardunaldia izango da.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide