Pilota partidak izango dira Orioko pilotalekuan ostiralean

Karkara 2018ko abe. 5a, 10:49

Bi partida jokatuko dituzte Umeen egunean, 18:00etatik aurrera. Lertxundi eta Aranalde oriotarrek ere parte hartuko dute, afizionatu mailan.

San Nikolas jaietako egitarauaren barruan, pilota partidak antolatu dituzte ostiralerako, abenduak 7 (Umeen eguna). Orioko pilotalekuan izango dira, 18:00etatik aurrera. Sarrerak takilan jarriko dituzte salgai, 5 euroan.

Guztira bi partida jokatuko dituzte ostiralean. Lehenengoa afizionatu mailakoa izango da, eta Urbieta-Esnaola (Villabona) eta Lertxundi-Aranalde (Orio) bikoteak lehiatuko dira. Jarraian, Titin III-Merino eta Urbieta II-Zabala bikoteen arteko norgehiagoka izango da.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide