Amaitu dira Benito Lertxundik Azpeitian emango duen kontzerturako sarrerak

Karkara 2018ko abe. 4a, 12:58

Kulturaz kooperatibak duela bi aste pasatxo jarri zituen salgai Lertxundiren kontzerturako sarrerak, eta epe horretan 600 sarreratik gora saldu dituzte. Oriotarrak bere seigarren lana aurkeztuko du Azpeitian; Ospakizun Gauean.

Kulturaz kooperatibak jakinarazi duenez, agortu dira Benito Lertxundik urtarrilaren 25ean Azpeitiko Soreasu antzokian eskainiko duen kontzerturako sarrerak. Kulturazek duela bi aste pasatxo jarri zituen salgai Lertxundiren kontzerturako sarrerak, eta epe horretan 600 sarreratik gora saldu dituzte.

Sei urteren ostean, disko berria argitaratu du Lertxundik; Ospakizun Gauean, bere seigarren lana.Gaztetan, ospakizun batean zegoela, ordu txikitan izandako esperientzia batean du jatorria diskoaren izenak. Abeslariaren hitzetan, "ospakizunek pisu handia dute gizartea antolatuta dagoen eran". Azpeitian eskainiko duen kontzertuan disko horretako kantak eta azken 50 urteotako ibilbide profesionalean sortutakoak abestuko ditu, 21:00etan hasita.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide