Aurtengo denboraldian, hiru baja izan ditu taldeak: Lukene Lizaso, Amaia Uranga eta Edurne Moreno. Hirurek arrauna utzi dute. Bestalde, arraunlari berriak ere badira: Leire Alkala, Amaia Arregi, Laida Arruti, Luda Davidenko, Ane Erkizia, Vicki Piñeiro eta Sandra Piñeiro.
Aurreko urtetik jarraitzen dutenekin bat eginda, guztira 23 arraunlarik osatzen dute taldea.