Asteburuan, itxita egongo da Orio eta Zarautz arteko N-634 errepidea

Karkara 2018ko aza. 30a, 14:16

Zudugarai gainean konponketa lanak egingo dituzte errepidean. (kartotxita.bligspot)

Aiatik barrena joan beharko da Zarautza joan-etorria egiteko.

Gipuzkoako Foru Aldundiak N-634 errepidean, Zudugarai inguruan, konponketa lanak egingo ditu asteburuan, eta zirkulazioa erabat itxi egingo da, Ubegun bide gurutzetik Orioko gainera (Zudugarai) bitartean. Ondorioz, Aiatik desbideratuko da zirkulazioa.

Lanak larunbatean 08:00etan hasiko dira, eta 46 orduz luzatuko dira.

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide