Abendua badator, eta Gabonak gero eta gertuago daudenez, Orion bizi den Patxi Izagirre psikologoak hitzaldia emango du, Gabonak dira eta etxean aulki huts bat dugu izenburupean.
Izagirre dolu garaian dauden familiei aholkuak ematen saiatuko da, horiek ahalik ondoen aurre egin diezaieten Gabonak bezalako garai zailei. Doluan aditua da Izagirre, eta esperientzia handia du arlo horretan.
Hitzaldia, abenduaren 14an izango da, Zarauzko Antoniano aretoan, 19:00etan hasita. Zarautz Herri Zaintzailea elkarteak antolatu du saioa.