Orioko Udalaren gutuna: "Zorionak Salatxo abesbatzari"

Karkara 2018ko aza. 26a, 19:00

Orioko Udalak oharra argitaratu du, Salatxo abesbatza zoriontzeko.

Zorionak Salatxo abesbatzari 25 urte betetzeagatik.

Lan eta ordu asko egon dira larunbatean eskainitako kontzertuan, baina egindako lan guztiari esker, Oriotar askok asko gozatu ahal izan genuen larunbatean. 

Salatxo abesbatzaz gain, hainbat oriotarrek parte hartu zuten bertan, Harribil, Danbolin Musika Eskola, Xabier Lizaso, Gozategi, Olatz Zugasti, benetan harro egoteko gaude Orion dugun artista mailarekin, beraz Zorionak parte hartu zenuten guztiei, eta bereziki Salatxo abesbatzari eta bere zuzendariari.

Lourdes Salsamendi

Kultura eta Turismo zinegotzia

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide