Oposizio bidezko lehiaketa amaituta, garbitzaile lanpostua nork beteko duen jakinarazi du Orioko Udalak

Karkara 2018ko aza. 26a, 12:00

Orioko udaletxea. Artxiboko argazkia

Orioko Udalak garbiltzaile-lanpostu bat betetzeko egindako lehiaketa-oposizioko fase guztiak amaitu ondoren, epaimahai kalifikatzaileak azken emaitzaren berri eman du

Orioko Udalak garbiltzaile-lanpostu bat betetzeko egindako lehiaketa-oposizioko fase guztiak amaitu ondoren, epaimahai kalifikatzaileak azken emaitzaren berri eman du:

Garbitzaile-lanpostuaren lehiaketa-oposizioaren emaitza (PDF)

Epaimahai kalifikatzaileak, emaitza hori aintzakotzat hartuz, Javier Otxandorena izendatzeko proposamena egin du, bera izan delako puntuaziorik altuena lortu duena.

Probak gainditu dituzten gainerako izangaiekin lan-poltsa bat osatuko da.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide