1.401 oriotarrek eman dute izena Euskaraldian

Karkara 2018ko azaroaren 25a

Ostiralean hasi zen Euskaraldia, eta dagoeneko 1.401 oriotarrek eman dute izena parte hartzeko.

Euskaraldiak harrera "ezinhobea" izan du oriotarron artean eta parte-hartzaileen datuak Euskal Herriko onenen artean daude.

Parte-hartzaile gehienek hartu dituzte dagoeneko beren Ahobizi eta Belarriprest txapak eta jantzita daramatzate. Oraindik berea jaso ez dutenek, hala ere, badaukate oraindik aukera; horretarako, kultur etxera joan besterik ez dute astelehenetik ostiralera bitartean, 10:00etatik 13:00etara eta 16:30etik 20:00etara.

Izena emateko aukera ere badago oraindik, euskaraldia.eus webgunean edo kultur etxean bertan, izen-emateko orria betez.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide