Irudietan: DispertsiOff jaialdiko bertso bazkaria

Karkara 2018ko aza. 24a, 17:21

Dispertsioaren aurkako jaialdian murgildurik dabiltza hainbat oriotar. Mahaiaren bueltan 70 lagun inguru elkartu dira, eta babarrunak, saiheskia edo seitana jateko aukera izan dute bertaratutakoek.

Postrerako, flanarekin batera, Julio Soto eta Beñat Gaztelumendi bertsolariek girotu dute bazkalostea. Biak ala biak, azaldu dutenez, lehenengo aldiz izan dira Orioko Gaztetxean bertsotan.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide