Erregetako Kabalgatako danborradan 180 haur inguruk parte hartuko dute, aurreko urtetan baino gehiagok. Dena dela, gurasoen parte hartzea ez da haurrena bezain arrakastatsua izan, boluntario lana egiteko 40 gurasok bakarrik eman baitute izena. Hori dela eta, antolaketa lanetan parte hartzera deitu dituzte herritarrak antolatzaileek.
Antolaketa lanetarako izena eman nahi dutenek, ketxea@orio.eus helbidera idatzi dezakete, edo 17:30etik 20:00etara bitartean Orioko Kultur Etxean bertan izena eman.