Erregeen Kabalgatarako guraso boluntarioak behar dituzte

Karkara 2018ko aza. 20a, 11:15

Erregeen Kabalgatako danborradarako ehun umek baino gehiagok izena eman badute ere, kabalgatako antolaketa lanetarako gurasoak behar dituzte. Hori dela-eta, kabalgatako lantaldeak boluntario gisa parte hartzera animatu ditu herriko gurasoak.

Atzo ireki zen Erregeen Kabalgatako danborradan izena emateko epea, eta lehen egunean 113 haurrek eman dute izena. Oraindik inskribatu ez direnek gaur arratsaldean izango dute horretarako aukera; kabalgatako antolatzaileak kultur etxeko lehen solairuan izango dira 17:30etik 19:30era, eta bertan eman beharko dute izena haurrek nahiz gurasoek.

Izan ere, haurrek erantzun bikaina izan badute ere, Erregeen Kabalgatako antolaketa lanetarako gurasoak behar dituzte. Hori dela-eta, kabalgatako lantaldeak boluntario gisa parte hartzera animatu ditu herriko gurasoak. "Oso garrantzitsua da helduen parte hartzea kabalgata aurrera ateratzeko", azaldu dute lantaldetik.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide