Harri baten dantza

Ainhoa Larrabe / BERRIA 2018ko aza. 2a, 08:26

Argazkia: Oteiza Museoa / BERRIA

Azaroaren lehen egunarekin batera, Arantzazuko santutegirako bidea hartu zuen Jorge Oteiza eskultoreak 1968an. Hamalau urtez, bide bazterrean botata egon ziren santutegiaren fatxadarako diseinatu zituen hamalau apostoluak, utzita. Lana bukatzera itzuli zen. Atzo bete ziren 50 urte.

Hizkiz eta marrazkiz beteriko ohar liburua. Tituluan, bi hitz: `Frisoaren balleta´. «Mailuaren eta zizelaren hotsa meza doinuekin batera». Karratu zirriborroak. «14 ate dantzariak ateratzeko». Geziak karratuen azpialdera. «Debekua: sartu egiten dira». Jorge Oteizak idatzitako oharrak dira. Mailua eta zizela kendu zizkioten Oteizari, 1954an, Elizak debekatu egin baitzuen Arantzazuko santutegiaren aurrealderako egiten ari zen frisoa. Apostoluek hamalau urte eman zuten Arantzazurako bide bazterrean. Bukatu gabe, eta bide ertzean botata. Utzita. Galarazpenak sortutako frustrazioak bideratu nahian edo, ballet pieza sortu zuen eskultoreak: Androkantu eta segi: balleta, errepidean dauden apostoluen harriengatik. Poema bana idatzi zien hamalau apostoluei. Hamalau urte igaro ondoren itzuli zen lurrean ziren eskulturak altxatzera. Honela dio 1968ko urriaren 31ko Arantzazuko santutegiaren kronikak: «Oteizak bere lanari ekin dio berriz. [...] Asko eztabaidatu da eta zigortuta ere egon da estatua horiek moldeatzeko erabilitako formaz». Testua irakurtzen jarraitzeko, egin klik hemen.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide