Ohiko bilkura egingo du Orioko Udalbatzak asteartean

Karkara 2018ko urr. 29a, 15:45

Udalbatzarra izango da asteartean, 19:30etik aurrera.

Bilkura udalbatzar aretoan izango da, Orioko udaletxean, eta 19:30ean hasiko da.

Ondoko gaiak aztertuko dituzte:

1.- Irakurri eta onartzea, egoki bada, udalbatzarrak 2018ko irailaren 25ean egindako ohiko bilkurako aktaren zirriborroa.

2.- Onartzea, egoki bada, ordenantza fiskalen eta beren eranskinen aldaketa, eragina 2019ko urtarrilaren 1etik aurrera izango duena.

3.- Onartzea, egoki bada, Orioko Bake Epaitegiko bake-epaile ordezkoa izendatzeko proposamena.

4.- Onartzea, egoki bada, Orioko EH Bildu talde politikoak aurkeztutako mozioa, hondartzetako sorospen zerbitzuak Foru Aldundiko kudeaketara pasatzea eskatzeko.

5.- Eskariak eta galderak.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide