'Otto Pette', jaiotzetik klasiko bat zena

Karkara 2018ko urr. 26a, 12:11

BeƱat Sarasola, Itxaro Borda, Anjel Lertxundi, Miren Azkarate eta Joxerra Garzia, atzo, Martin Ugalde Foroan. JON URBE / FOKU

Anjel Lertxundiren 'Otto Pette' nobelak 25 urte bete ditu, eta berrargitaratu egin dute. Joxerra Gartziak gidatuta, hari buruz mintzatu ziren atzo idazle oriotarra, Miren Azkarate, Itxaro Borda eta Beñat Sarasola.

Lertxundik berriro irakurri du bere obra, eta «harritu» da tarteka arrotz sentitzeaz haren aurrean. Baina gogoan dudana da, batez ere, inoiz ez bezala nire lanean, idaztean sentitu nuen plazera. Zerbait idazten hasia zela, aurrera nola egin ezin asmaturik zebilela, Kapitain Frakasa (Erein, 1991) sartu zitzaion tartean. Eta lan hartan aurkitu zuen bestearentzat bila zebilen ideia: pertsonaia nagusiari arrotz bat agertzea bidean, lagun edo etsai den ez dakiena eta kontzientzia harrotzen diona. Pertsonaiaren izena asmatzeak eman zion beste giltzetako bat: Otto hitzak bi esanahi ditu: osaba eta otsoa. Barne kontraesanetan bizi zen pertsonaia gorpuzteko egokia. Eta hizkuntzarena izan zen hirugarren buruhauste nagusia Lertxundirentzat, sinesgarria izango zen hizkera bat sortzea.

Irakurri Ainhoa Sarasola kazetariak Berria egunkariarentzat idatzitako artikulu guztia, hemen.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide