Finalista Egunean izan ziren Talai Mendiko kideak igandean

Karkara 2018ko urr. 25a, 15:10

Igandean Finalista Eguna egin zen Vilabonan, eta Talai Mendiko kideak bertan izan ziren, herriko bi ikastetxetako hainbat umerekin. Talai Mendi elkartetik azaldu dutenez, "eguraldi aparta egin zuen eta konpainia bikainean osatu genituen ibilbideko kilometroak. Goiz buelta aparta izan zen mendiaz familian gozatzeko". Elkarteko kideek hurrengoan jende gehiago animatzea espero dute.

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide