Bentako bideak itxita segituko du gaur ere

Karkara 2018ko urr. 25a, 10:01

Udala konponketa-lanak egiten ari da Bentako bidean eta, horren ondorioz, bidea itxita izango da gaur, osteguna, urriak 25.

Udala konponketa-lanak egiten ari da Bentako bidean eta, horren ondorioz, bidea itxita izango da gaurko egunean, urriak 25.

Muniotako inguruan bide ertzeko eskoilera bat ari da konpontzen Udala momentu honetan eta, hasieran batean atzo, hilaren 24ean, bukatzea espero bazuen ere, ez du lana amaitzerik izango gaur arte.

Bentako bidea, beraz, itxita izango da gaurkoan, inguruko etxeetan bizi direnentzat izan ezik.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide