Asteburuko futbol partidak

Karkara 2018ko urriaren 24a

Mendibeltz zelaian Orioko futbol taldeko nesken partida.

Orioko futbol taldeek partidak jokatuko dituzte asteburuan, horietatik lau norgehiagoka Mendibeltz zelaian jokatuko dira. 

Asteburuko partiden egitaraua

ORION
Urriak 27, larunbata
- 13:00. Infantil txiki mailako Orioko taldeak Ostadar izango du aurkari.
- 15:00. Mutilen ohorezko kadete mailako herriko taldeak Touring-en aurka jokatuko du partida.
- 17:00. Gizonezkoen talde nagusiak (preferente mailakoak) Touring izango du aurkari.

Urriak 28, igandea
- 10:30. Mutilen lehen kadete mailako Orioko taldeak zarauztarren aurka partida jokatuko du.

KANPOAN
Urriak 27, igandea
- Hernaniko Zubipe zelaian, 10:00etan, partida jokatuko dute Orioko ohorezko kadete mailako neskek.
- Ordiziako Altamira zelaian, 11:15ean, Goierri C taldea izango dute aurkari herriko infantil F8 mailako neskek.
- Donostiako Berio zelaian, 11:30ean, Orioko ohorezko kadete mailako mutilek partida jokatuko dute Antiguoko futbol taldearen aurka.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide