Txuri-Urdin izotz jauregira irteera antolatu du Ametsa Gaztelekuak

Karkara 2018ko urr. 24a, 12:17

Txuri-Urdin izotz jauregia.

Azaroaren 11n egingo dute arratsalde-pasa Txuri-Urdin izotz jauregira, eta bertan parte hartu nahi dutenek izena eman beharko dute azaroaren 9a baino lehen.

Ametsa Gaztelekuak Txuri-Urdin izotz jauregira arratsalde-pasa antolatu du gaztetxoentzat. Azaroaren 11n egingo dute irteera, eta bertan parte hartu nahi dutenek azaroaren 9a baino lehen eman behar dute izena.

Arratsalde-pasak 10 euroko prezioa izango du, eta ordainketa hurrengo kontu zenbakian egin beharko da: ESS7 3035 0182 15 1820025099. izena ematerakoan, haurraren izen-abizenak, harremanetarako telefono zenbakia eta ordain-agiria aurkeztu beharko dituzte gurasoek.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide