Ibon Arrizabalaga de Mingo: "Alde bati pribilegioak emateak gizarte zapaltzaile bat betikotzen du"

Amaia Urbieta/Zarauzko Hitza 2018ko urr. 24a, 10:02

Ibon Arrizabalaga de Mingo

Arremanitzeko kidea da Ibon Arrizabalaga de Mingo oriotarra. 20 urte daramatza ikastetxeetan eta bestelako taldeetan generoaren inguruko heziketa lanetan, eta egungo gizartearen inguruan badauka zer esanik.

Nola ikusten dituzu gizonak, gizarte parekidean izango duten rolera egokitzeko bidean?
Gizon batzuk gogotsu daude, batzuk beldurrez, beste batzuek ez dute ezer jakin nahi gaiaz... Oro har, badago belaunaldi berrietan gauzak bidezko izateko gogo bat. Konturatzen dira gauzak ez direla ondo egiten animaliekin, genero kontuetan, aberastasunen banaketan... Ez dakigu oso ondo nola, baina sumatzen da zerbait egiteko nahia.

Gizarte zapaltzaileak oso ondo antolatuta daude. Zatitu eta garaitu teknika aspaldi asmatu zen, eta betirakotzeko metodo eraginkorrena da alde bati pribilegio batzuk ematea. Hala, gizonok pentsa dezakegu aldaketa ez dela gure mesedetan izango.

Instituzioen aldetik nahikoa esfortzu ikusten al duzu?
Feminismoa instituzionalizatzea garaipen handia da, eta arrisku itzela. Hilketa matxisten aurrean legeak zorrozteko eta epaiak gogortzeko joera dago, baina prebentzioan ez da behar adina esfortzu egiten. Agintariek badute kezkatuta egoteko arrazoirik eta agertzen ari dira kezka hori, baina oraindik hezkuntza sistematik generoak banandu gabeko pertsonak irteteko apustu seriorik ez dut ikusi. Hitzak eta zigorrak ez dira nahikoa, aurrea hartu behar zaie arazoei.

Irakurri gehiago Zarauzko Hitzan

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide