Mandalara taldeak doako hainbat saio antolatu ditu astebururako

Karkara 2018ko urriaren 23a

2016ko Mandalara Astean familia osoari zuzendutako jardunaldiko argazkia.

Mandalara Taldeak Mandalara Jardunaldiak antolatu ditu astebururako. Saio guztiak Arraunetxen izango dira, eta sarrera irekia izango dute.

EGITARAUA

Urriak 26, ostirala
- 19:00etan, Toti Martinez de Lezeak eta Emilio Ariasek (trobadorea) Beste Santiago Bidea hitzaldi musikatua eskainiko dute, Mandalara Jardunaldiei hasiera emateko.

Urriak 27, larunbata
- 11:00etan, Arantxi del Riok Ongi jaten ikasten elikadurari buruzko hitzaldia emango du.
- 17:00etan, Vicent Guillem doktorearen eskutik, Estresaren eta depresioaren eragina osasunean hitzaldia.

Urriak 28, igandea
- 11:00etan, Mari Karmen Astigarragarekin, Gurekin bizi diren animaliak, garenaren isla hitzaldia.
- 17:00etan, Iñaki Carretero ipuin kontalariak saioa eskainiko du.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide